• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Historia PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Sortzaileak

Eibar Rugby Taldea 1978. urtean sortu zen Ramon Telleriaren eskutik. Hasiera batean senior mailan bakarrik lehiatzen zuten eta lagun kuadrila bat besterik ez zen. Zelairik gabe, entrenamenduak kiroldegian egiten zituzten eta etxeko partidak 60 kilometrotara zegoen Hernani izeneko herrian jokatzen zituzten. 1990. urtetik 1998. urtera, rugbiak bultzada handia jaso zuen Eibarren Iñaki Ugartebururen eskutik, mutilen maila guztietan talde bat izatea lortuz eta nesken senior talde bat osatuz.

Zazpi urtez Euskal Liga jokatu ondoren, 1997. urtean, Eibar Rugby Taldeak Lehen Maila Nazionalera igotzea lortu zuen, bertan 1997-98 eta 1998-99 denboraldiak jokatuz.

Garai latzak pasa ondoren, 2000. urtean, kluba berpiztu egin zen jokalari ohi eta gazte batzuen lanari esker, eta gaur egun, Eibarko eta Euskal Herriko klub erreferente eta sendo bat da.

Gaur egun Eibarko Eskola Kirolean taldekako kirol nagusienetako bat izatea lortu du eta harrobi sendo bat du Rugby Eskolaz gain, mutiletan Infantil, Kadete eta Jubenil mailetan talde bana eta seniorretan hiru talde izanez, bat neskena eta beste bi mutilenak.

2008/09 denboraldian mutilen senior lehen taldeak, klubaren historian, orain arteko balentria handiena lortu zuen Espainiako Lehen Maila Nazionaleko txapelketa irabaziz eta honekin batera zilarrezko mailara, Ohorezko B mailara hain zuzen, igotzeko txartela eskuratuz. 2009/10 denboraldian nahiz eta maila ona erakutsi eta hasiera kaxkarraren ondorioz, Durangon kontra maila galdu zuen denboraldiaren azken partiduan. Senior mailan, mutilen taldeak Lehen Maila Nazionalean jokatu du aurten eta azken urteetako maila erakutsiz Ohorezko B Mailarako igoera fasea jokatzeko sailkatu da igoeraren ametsa berriz berpiztuz.

AURTEN ERE BAI!!!

"Klub-a"-ren aurkibidera ITZULI ➥➥

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Inkesta

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.