• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Eibarrek ezusteko porrota jaso zuen Ourensen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 09-(e)an 21:36etan

Orensen urriak 8 12:00tan, egun eguzkitxua

Moya, Endika, Kutxu, Kepa, Goyo, Txitxo, Gallego, Txamar, Kepa, Patxi, Malabe, Pablo, Jonan, Jokin, Augusto, Aritz, Igor eta Duduk jolastu zuten eibarren eskutik.

Galizira bigarren bidaia ez da irten taldeak espero zuen bezain ondo. Avía Eibar Rugby taldea ilusio handiarekin bidaiatu du Orensera, aurreko denboraldiko talde gogorrenetako bateri aurre egiteko, baina gauzak ez dira nahi bezela irten kanpoko taldearentzat. Lehenengo zatia hasi ta bereala kontrako entsegua jasan dute, jokalarien jarrera bikaina izan da partida hasieratik eta horren ondorioz, atsedenerako markagailuari buelta eman diote, 13-14 armaginen alde. Baloiaren jabetsa mantenduz partidaren erritmoa eraman dute eta joko polita ikusteko aukera izan degu, berrogehi minutu bizi batzuetan.

Bigarren zatian ordea, akatsak egin ditu Avía Eibar Rugby taldeak eta okerreko arabakiak tarteko, galiziko taldea markagailuan aurretik jarri eta horrela mantendu da amaierara arte. Epailearen kontrako zenbait erabakik ere, taldea atzean sartu du puntuak lortzeko lana zailduz. Azken ahaleginetan entsegua lortu dute eibartarrek, baino ez da gehiagorako denborarik egon. Azkenean 34-21 etxeko taldearen alde eta Avía Eibar Rugbykoek esku utsik artu dute etxerako bidea. Sentsazio onak eta joko ausarta erakutsi duten arren, bonuseko punturik ez lortzeak burumakur laga ditu gure mutilak. Animo ta bultza aurrera, ailatuko dira aldeko emaitzak.

Beti Aurrera !!!

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.