• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Eibar Hierros Anetxek Ordizin garaile eta lider jarraitzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2011(e)ko urria(r)en 31-(e)an 21:49etan

Eibar Hierros Anetxek belar artifizialdun Altamira zelaian garaipena eskuratu zuen Ordizia Bren aurrean 20-28 inposatu ostean. Horrela, eibartarrek jarraian erdiesten duten hirugarren garaipena lortu zuten, eta Zarautzekin berdinduta, sailkapenaren buru dira.

4539267662 e774bf5daaNorgehiagokak maila tekniko interesgarria izan zuen eta ez zen bigarren zatiko 33. minutura arte erabaki, 35 metroko esprint izugarri baten ostean Diego Suarezek burutu zuen entsegu bikain bati esker eta Igor Martinen ostikoaren harira.

Lehenengo zatian kontrolpean izan zuten partidua eibartarrek, eta atsedenaldira 10-18 armaginen aldeko markagailuarekin iritsi zen. Zigor entsegu bat, hankarekin Gaizka Arrizabalagak lortu zituen 13 puntu eta Jokin Garciaren eskutik iritsi zen hirugarren entsegu bati esker Eibarko taldea bonus puntua eskuratzeko entsegu bakarrera zegoen. Bigarren zatian, neurketa apur bat trabatuagoa suertatu zen  eta hogeigarren minutuan Ordizia 20-21 arriskutsura gerturatu zen, baina orduan ederki erantzun zuten eibartarrek eta entsegua lortu zuten, gainera azken minutuan beste bat erdiesteko puntuan egon ziren.

Eibar Rugby Taldearen aldetik jokatu zutenak: Unai Meabebasterretxea, Max Vega, Antonio Gallastegi , Kepa Zamakola, Julen Zamakola, Ion Unamuno (kap.), Iñaki Aranguren, Mikel Meabebasterretxea, Jokin Garcia, Igor Martin, Diego Suarez, Iñaki Alberdi, Gaizka Arrizabalaga, Mikel Gallego eta Andoni Mayo. Parte hartu zuten baita: Ion Larreategi, Enrike Baztarrika, Gorka Moya, Eneko Guridi, Iker Lazkano, Ibai Marfull, Aaron Martín eta Pablo Carmona. Eibar Hierros Anetxeren hurrengo partidua Baztanen aurka izango da Unben datorren larunbatean, azaroak 5ean, arratsaldeko 16.30etan.

ITZULI ➥➥

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.