• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Garaipenarekin ongietorria aurtengo denboraldiari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2011(e)ko urria(r)en 18-(e)an 17:33etan

Eibar Hierros Anetxek garaipenarekin estreinatu du denboraldia. Ligako lehenengo jardunaldian garaipen sendoa (9-24) lortu zuen Eibar Hierros Anetxe Taldeak Gasteizen Gaztediren zelaian. Partiduko lehen zatiko 15. minutuan markagailuak 0-13 islatzen zuen dagoeneko, bi taldeen arteko joko ezberdintasunari justizia eginez.

not_pirmera-jorn

Ligako lehenengo jardunaldian garaipen sendoa (9-24) lortu zuen Eibar Hierros Anetxe Taldeak Gasteizen Gaztediren zelaian. Partiduko lehen zatiko 15. minutuan markagailuak 0-13 islatzen zuen dagoeneko, bi taldeen arteko joko ezberdintasunari justicia eginez. Bigarren zatian markagailuak behin betiko emaitza erakutsi zuen, 9-24. Talde gipuzkoarrak momentuoro eduki zuen mendean norgehiagokaeta etxetik kanpo jokatu arren, ez zuen askorik sufritu garaipena erdiesteko.

Bi entsegu lortu zituzten eibartarrek; bata zigorrezkoa, melean, etxeko taldeak behin eta berriz faltak egin zituelako eta bestea eskuz eskuko joko bikain baten ondorioz. Eibar Rugby Talderaen aldetik ondoko hauek aritu ziren: Unai Meabebasterretxea, Max Vega, Antonio Gallastegi, Kepa Zamakola, Julen Zamakola, Ion Unamuno (kap.), Iñaki Aranguren, Mikel Meabebasterretxea, Jokin García, Igor Martin, Diego Suarez, Mikel Gallego, Gaizka Arrizabalaga, Andoni Mayo eta Emanuel Galvan.

Pablo Carmona juvenil mailako jokalariak neurketa ofizialean debutatu zuen lehen taldearekin, oso itxura ona emanez. Eibar Hierros Arretxeren hurrengo partidua datorren larunbatean, hilak 22, jokatuko da Unben arratsaldeko 16.30etan jaitsi berria den Uribealdearen aurka. Talde hau Gernika B-ri 55-0 endosatzetik dator, beraz, norgehiagoka oso interesgarria eta borrokatua izango dela aurreikusten da. Beste alde batetik, aipatzea asteazken honetan arratsaldeko 18.30etatik aurrera klubeko talde guztien aurkezpena egingo dela Unben komunikabideentzako.

ITZULI ➥➥

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.