• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Gure eskoletako partidak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2017(e)ko azaroa(r)en 14-(e)an 20:57etan

Pasa den larunbatean Eibar Rugby Taldeko akademiak Iruñara bidaiatu zuen Iruña R.C.-ren aurka jolasteko.

Bi partidu jokatu ziren, lehenik eta behin 16 urte azpiko taldeek jokatu zuten. Hauen kasuan jende gutxi zegoela ikusita, emaitza adostu eta lagunarteko partidu bat jokatu zen. Erritmoa ez galtzeko eta lanean jarraitzeko baliagarria izan zena. Adostutako emaitza 14-0 izan zen.

Ondoren, 18 urte azpiko taldeak lehiatu ziren. Partidu hau oso lehiatua izan zen. Nahiz eta partidua ez zen gu nahi genuen bezala hasi, armagiñak erritmoa hartzen joan ziren pixkanaka eta bere jokoa inposatu zuten zelaian. Gure taldeak irabazteko behar zen guztia egin zuen eta bukaerako emaitza 19-29 izan zen. Eibartarrok 4 entsegu lortuta 5 puntu bereganatu genituen.

Hobekuntza nabaria da bi taldeetan, eta horrela jarraitu behar dugu lanean!

Abenduak 12 domeka, gure klubeko txikiek, 10 eta 12 azpikoek topaketa garrantzitsua izan dute Eibarren. Topaketan 125 ume inguru bildu dira er23wrugbiz beteriko goiz batez disfrutatzeko. Hasieran eguraldiak ez zuela lagunduko pentsatu arren, ateri egin du eta gure txikiek gehiago gozatzeko aukera izan dute. Hainbat talde izan dira Eibarrera gerturatu direnak, horietatik Mutriku, Atletico San Sebastian, Hernani eta Gaztedi.

Goizeko 10etan nesken partidu batek eman dio irekiera topaketari. Partidu horretan gure klubeko neskek parte hartu dute, bukatu ahala partiduekin hasi gara.

Gure 10 azpikoek talde ezberdinen aurka jolasteko aukera ezin hobea izan dute, horietatik, Gaztedi A eta B, Hernani eta atlético San Sebastian. 12 azpikoek berriz Mutrikurekin batera jolastu behar izan dute jende falta baitzutelako eta Gaztedi, Hernani A eta B eta atletiko San Sebastianen kontra jolasteko aukera izan dute.

 

Goizari bukaera borobila emateko hirugarren denbora izan dute, beste taldekideak ezagutzeko eta eurekin hitz egiteko aukera ezin hobea izan dute.

Eibar Rugby Taldeko 10 azpiko taldea 18 jokalariz osatuta dago eta 12 azpiko taldea 7. Gure txikitxoek ilusio eta motibazio handia dute kirol honetan aurrera egiteko eta gauza berri gehiago ikasteko. Klubetik deialdi bat egiten da 8 eta 12 urte bitarte duten haur guztiei errugbia probatzeko. Zuen zain egongo gara ostiralero arratsaldeko 17:30etatik 19:00 arte.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.