• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Garaipena azken minutuan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
ert-k idatzia   
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 30-(e)an 20:44etan

Durango Arripauseta, 28/10/2017, arratsaldeko 17:30ak

Avia Eibar Rugby taldea gogotsu irten zen zelaira baino azkar konturatu zen Durangoko taldeak ez zizkiola gauzak errez jarriko. Joko estatikoan talde bakoitzak etekina atera zion aldeko zituen aukerei, eskurako jokoan ondo landutako jokaldiak ikusi ziren zelaian aurrera egiterako orduan. Eibartarrak falta dexente egin zituzten lehengo zatian eta honek baloiaren jabetsaren galera suposatu zuen behin eta berriro. Etxeko taldea baliatu zen egoera honetza eta atsedenerako 21-12 markagailuan.

Bigarren zatiaren hasiera gero eta okerrago joan zen kanpoko taldearentzat, Durangotarrek puntuen diferentzia handitzen zuten bitartean, Eibartarrek jokalari bat gutxiagorekin geratu ziren mele erdiaren kanporaketarekin. Partida aldapa gora jarri zitzaion Avia Eibar Rugbykoeri, gauzak honela, lanari ekin zioten eta zituzten aukeretan sinisten hasi ziren. Zelaian aurrera, baloiaren jabetsa mantentzen saiatu ziren eta entseguak lortu ere bai. Partiduko azken minutuak ziraragarriak izan ziren, 35-33 markagailuan etxekoen alde.

Bi minuturen faltan Durangoko taldearen aldeko zigor kolpea alboko sakera botatzea erabaki zuten touchetan egiten hari ziren lan ona dela eta, baina ezin izan zuten hain ondo funtzionatu zitzaien mola prestatu eta baloiaren jabetza galdu zuten. Ibarbururen taldeak bere zelaitik irtetzea lortu zuen eta partidua amaitzear zegoela epaileak eibartarren aldeko abantaila eman zuen, jokaldia eten zenean makiletara jaurtiketa eskatu zuten. Baloia zelaitik irten ezkero partidua amaitutzat joko zuela adierazi zuen epaileak, jaurtiketa ez zen oso zaila baina tentsio handiko momentua bizi genituen, zelai osoa mutu geratu zen Arrizabalaga jaurtiketarako prestatzen zen bitartean, ixiltasuna eta kontzentrazioa nagusi armailetan, jaurtiketa bi makilen artetik pasatu zen eta partida 35-36 amaitu zen Avia Eibar Rugby Taldearen zorionerako.

Durangoren aldetik ondorengo jokalariak hartu zuten parte: Zuazubiscar, Herce, Apellaniz, Apraiz, Goiti, Iraeta, Blanco, Iriondo, Azurmendi, Herrero, Fernandez, Urien, Iriondo, Aguirre, Iturriaga, Zubia, Astarloa, Herce, Conde, Ormazabal eta Enriquez.

Avia Eibar Rugby Taldearen eskutik: Moya, Gallego, Ortiz, Zamakola, Zabaloy, Kaling, Jimenez, Meabe, Müller, Arrizabalaga, Malabe, Diez,Bergara, Garcia, Vilches, Arrillaga, Ibarburu eta Albizu.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.