• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
A taldeko mutilen garaipena, el Salvador B-ren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 23-(e)an 13:25etan

Larunbatean arratsaldeko lau terdietan jokatu zen bostgarren jardunaldiko partidua. Avia Eibar Rugby taldea, El Salvador B-ren kontra aritu zen. Etxeko taldearen partetik hauek izan ziren jokalariak: Moya, Ander, Kutxu, Kepa, Goyo, Julen, Gimenez, Meabe, Patxi, Gaizka, Xabi, Jon Ander, Pablo, Malabe, Augusto, Doudou eta Gaston. Kanpoko taldetik: Gonzalez, Bruno, Villagra, Cerezo, De Aguilera, Martinez, Blanco, De La LLana, Medina, Barrios, Gutierrez, Silva, Medina, Herreros, Casado, Diez, Vega, Kouam, Angel, Sanchez, San Jose, Sarmentero eta Garcia.

Partiduak ez zuen kolorer bizirik izan baina lau puntuak etxean geratu ziren. Taldeak ez zuen aurreko partiduetako trebezia ageri, baino partidua aurrea ateratzeko kapaz izan zen eta beharrezkoak zituen puntuak lortu ere. Lehengo zatia nahiko lasaia izan zen, Avia Eibar Rugby Taldeak zuzendu zuen jokoaren atalik nagusienak eta atsedenerako 12-0 jarri zuen markagailuan, bi entsegu eta transformazio batekin.

alt

Bigarren zatia, ordea, akatsez beteriko jokoa ikusi zen Unbeko zelaian.Erasoan koordinazio akatsengatik ezin izan zuten baloia amaierako marraraino ereman, defentsan ere izan ziren gaizki egindakoak eta ondorioz kontrako bi entsegu jasan zituzten. Partidako azkenengo minutuak tentsio haundiko uneak izan ziren, Etxeko taldea bere zelaitik atera ezinda ibili zen eta markagailua 15-10 zegoelarik, Vailadilizeko beste entsegu bat berdinketa edo ta porrota suposatuko zuen. Azkenean Eibartarrek gogor eutsi zioten eta etxeko taldearen zorionerako, markagailua ez zen gehiago mugitu.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.