• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Kostaldera joan ziren lau puntuak gipuzkoar derbian PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 02-(e)an 21:24etan

Avia Eibar Rugby taldeak erronka polita zuen larunbatean Unben, baina ezin izan zuen Zarautzeko taldea menperatu. Eguna euritsu agertu bazen ere, partiduan zehar ez zuen euri gehiegirik egin eta rugbyan jolasteko giro paregabea geratu zen. Etxekoek bazekiten ondo zein talde zuten aurrean eta lehenengo minututik gogor ekin zioten lanari, edozein akats kontrako entsegua izan zitekeenaren jabe. Bi taldeek bikain haritu ziren defentsan, hogeita bi barruan ez zeuden merke metroak irabaztea eta horren irudi lehengo zatiko markagailua 3 - 0.

Armaginak izan zituzten entseguak lortzeko aukera onak, baino azkenengo faseetan ez zuten baloia entseguraino eramatea lortu. Bigarren zatiko dinamika nahiko antzekoa izan zen, baino Zarauztarren melea indartzen joan zen, Avia Eibar Rugby Taldearena ahultzen zihoan heinean. Eta horrela iritsi ziren bi entseguak, Eibartarren entsegu marratik bost metrotara izan ziren bi meleetan. Bigarrenean jokalari bat gutxiagorekin gainera, pilierretako batek hamar minutuko kanporaketa jasan zuelako txartel horiaren ondorioz. Partidaren amaieran Avia Eibar Rugby 3 - 17 Zarautz Rugby.

 

Avia Eibar Rugby Taldetik jokalari hauek hartu zuten parte: Agustin- Ander-Gorka-Gregorio-Kepa-Julen-Pablo-Mikel-Francisco-Gaizka-Borja-Pablo-Ion Ander-Jokin-Augusto.

Endika-Aritz-Doudou-Igorrek ere parte hartu zuten.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.