• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
12 eta 14 azpiko txapelketak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 13:26etan

 

Larunbatean, maiatzak 20, Eibar Rugby Taldeko sub14ko mutilek gipuzkoako txapelketa jolastu zuten Asti-ko zelaian (zarautz). Nahiz eta hainbat jokalariren falta izan, jokalariek lehenengo partiduei aurre egiteko gai izan ziren. Hernani, Bera Bera eta hainbat talde frantsezen aurka jokatu zuten, baina hauek gehiago izan ziren jokalari kopuruan eta jokoan, beraz ezin izan zuten irabazi.

Dena dela, eguraldia aldeko izan zen eta errugbiaz betetako egun on batez gozatu zuten.

 

III. 12 azpikoen errugbi txapelketa

Larunbat honetan, hilak 20, hamabi azpikoen gipuzkoako 3. errugbi txapelketa ospatu zen eibarren. 13 taldek parte harto zuten lau taldeetan banaturik: Frantsesak ( St Pee, Pau, Pontacq eta Nafarroa) galiziarrak (Crat A Coruña)  Euskadi (Zarautz/Beltzak, Ordizia, Hernani, Atlético SS, Bera Bera, Mutriku eta Eibar) eta Errioxa. Guztira 190 jokalari eta 40 hezitzaile egon ziren epaile eta entrenatzaileen artean. Nafarroa txapelketako garailea izan zen eta Hernanik berriz bigarren postua lortu zuen. Eibar Rugby Taldeak hirugarren postu duin bat lortu zuen. Gainera azken honek txapelketa antolatu zuen, jokalariei ogitartekoa, freskarria eta barrita enerjetikoa ezkainiz. 3. denbora parte hartzaileen arteko esperientziak eta barre algarak  elkarbanatzeko aukera ezinhobea izan zen.

Eibar Rugby Taldeak jokalari, entrenatzaile eta familien asistentzia eskertu nahi du, txapelketa eta egun paregabea izatea lortu genuelako.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.