• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Ez Dok Eibar Rubgy Taldeko neskak bigarrenak geratu ziren urteko lehenengo sevens txapelketan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 07:01etan

Larunbat honetan, maiatzak 13, Ezdok Eibar errugbi taldeak, Euskadiko seven txapelketako lehen torneo jokatu zuen Hernanin.

Eibartar taldeak lehen fase oso ona jolastu zuen, Ordizi, Getxo, eta Durangoren kontra.

Emaitzari dagokionez, Ordizi eta Durangoren kontrako partiduak  irabazi zituen eta primeran jolastu arren, Getxoren kontra galdu zuten.

Finalera heltzeko gogo handiak partiduetan islatu zen. Izan ere, bai defentsa eta erasoan indar guztia utzi zuten. Erasoan, baloia  azkartasunez mugitzen zuten eta, jokalarien abiadura azkarraz baliatuz defentsa gainditzea eta entsegura iritsi ziren hainbat aldiz. Era  berean, defentsan asko presionatzen zuten eta oso zuzen egon  ziren plakatzen.

Lehen fase honetan, bigarrenak geratu ondoren,  finalereko postua jokatu zuten Hernaniren kontra. Partidu zaila izan zen, baina, entseguaren transformazioan lortutako bi puntuengatik irabazi zuten.

Ezdok Eibar errugbiko neskak, finalera iritsi ziren non, berriz, Getxoren kontra jokatu zutena. Partidu zaila zela kontziente ziren eibartarrak, baina, guztiarekin irten ziren irabazteko asmoz. Nahiz eta garaipena ez lortu, ez zieten erraz jarri Getxo taldeari, izan ere, entsegu bakarragatik irabazi baktzuten.

Inoiz baino hobeto hasi zuten seven txabelketa, gainera, txapelketa hauetan, taldeko neska gehienen lehen aldia izan zen, eta, hala ere, Eibar merezitako bigarren postua lortu zuen.

Zorionaak neskak! Segi horrela

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.