• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Senioren denboraldiko azkenengo partida Zarautzen aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Osteguna, 2017(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 13:41etan

 

Larunbat hontan, Apirilak 1, Ohorezko B mailako  ligako azken partidua jokatu zen, Eibar eta Zaurautzen artean.
Partidu hontan, talde bakoitzak bere helburuak zituen. Eibartarrentzat partidu hori animikoki oso baliotsua zen eta Zarautzekoentzat beharrezkoa zen irabaztea Ohorezko mailara igotzeko fasea jokatu ahal izateko.
Partidua ondo joan zen, Zarautzek irabazi egin zuen eta hirugarren geratu ziren klasifikazioan, beste aldetik, eibarrek maila berean jarraitzeko helburua lortu zuen.
Partiduan zehar, haien 3/4ek min asko egin zuten joko ona eginez. Hauek, Corey Simpson eta Matthew Allan ziren, zarautzen lehenengo hiru entseguak lortu zituzten.
Eibartarrek ez zuten etsi eta eta Gaizkak lehenengo entsegua lortu zuen. Partidua lehia handikoa izan zen baina zarauztarrek aukera gehiago izan zituzten. Eibarko pilier baten kanporaketa oso ondo aprobetxatu zuten eta markagailuan gora egin zuten, partidua aldapan gora utziz eibartarrentzat.
Azken emaitza, 12-45 izan zen.

Eibarko 15ekoa:
Moya, Ander Gallego, Gastón, Zamacola, Zabaloy, Unamuno, Driss, Meabe
Gaizka eta Igor Martin
Mauro eta Ion Ander
Mikel Gallego, Borja Malabe eta Augusto Vilches
Aldaketak: Aritz, Endika Arrillaga, Alberto, Cabanzón eta Gaizka Ocaña.
Aipatzekoa da Ion Unamunoren "moro" azken norgehiagoka izan zela, 19 urte eibarren jokatu ostean, eta urte askotan zehar kapitain izan ostean talde desberdinetan. Hemendik, eskerrak eman behar dizkiogu Ioni, taldeari hainbeste laguntzeaigaitik eta ez ahaztu faltan botako zaituztegula, zu eta zure jokatzeko gogoak.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.