• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
16 eta 18 azpiko partidak Iruñaren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 13:41etan

 

larunbatean Eibarko 16 azpikoek Iruñaren aurka jolastu zuten. Eibartarrak nagusitu egin ziren lehenengo momentutik. lehenengo entsegua hasierako minutuetan egin zuten eta bata bestearen atzetik etorri ziren. Aipatu beharra dago, etxekoek desabantaila handia zutela 11 jokalarirekin jokatu baitzuten.
Bigarren zatian,  Eibartarrak erlaxatu egin ziren eta Iruñatarrek hori aprobetxatuz, bi entsegu egitea lortu zuten. Hala ere,  etxekoek lanari ekin zioten,  berriz ere nagusitasuna lortuz. Markagailua 62-12 geratu zen eibartarren alde.

Begi bistakoa da lortutako hobekuntza. Txingudiren aurkako partidua bakarrik geratzen zaigu denboraldiari amaiera emateko.
ZORIONAK E.R.T!

 

18 azpikoen denboraldiko azkenengo partidua izan zen larunbatean Unben, Iruñaren aurka.
etxekoek partidari irabazteko asmoekin ekin zioten. Eibarrek aurre egiten zuen bakoitzean, nafarren defentsa ahuldu egiten zen. Horri esker, lehenengo 15 minutuetatik eibartarrak markagailuan aurretik jarri ziren,  10-0 irabazten zutela, Doudouren entseguei esker. Nafarrek baloia errekuperatu zuten eta bere aurrelariei esker, metro asko irabaztea lortu zuten. Nahiz eta eibarkoen defentsa indartsua izan, Iruñakoek 2 entsegu egitea lorth zuten.  Kapitainak, Doudou, besteen akats bat aprobetxatuz beste behin entsegua egitea lortu zuen, markagailua 17-10 utziz.

Bigarren zati osoa eibartarrena izan zen, joko paregabea egin zuten.  Doudouren 5 entseguak eta Markel Lomanarenak,  markagailua 32-15 utzi zuen. Zorionak mutilak!⁠⁠⁠⁠

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.