• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Sub14koen txapelketa Irunen PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 21:18etan

Larunbat honetan, martxoak 18, Eibar Rugby Taldeko sub14ko taldeak hiru talderen arteko partidua jokatu du Irunen. Bertan jokatu zuten hiru talde: Txingudi, Torrelodones eta Eibar Rugby Taldea.

Lehenengo partidua Txingudiren aurka jokatu . Kontzentrazio eta jarrefa faltak partidu kaxkarra jokatu eta hau galarazi zuen. Defentsan plakaje falta somatu zuten eta honek asko erraztu zien Txingudikoei entsegurako bidea. Atakean, nahiz eta hainbat jokalarik baloia eskuetan zuten zelaian aurrera egitelo gogoa erakutsi, gainontzeko jokalarien laguntza faltak baloiak galtzea zekarren.

Aldiz Torrelodonesen aurka, Eibartarren aldetik jolastera jokalari berdinak irten ziren arren, honek beste talde bat ematen zuen. Jokalariek beraien eskuetan zegoen dena egin zuten eta hau emaitzan somatu zen. Defentsan aurrean zutena begiratu eta honen arabera ordena mantentzeko gai izan ziren, atakean zetozen ia denei plakatuz. Atakean jokalari guztiak oso partehartzaile aritu ziren eta laguntzan lan ona egin zuten.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.