• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Avia Eibar Rugby Taldeak salbazio puntua lortu zuen igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 14:14etan

Pasa den igandean, martxoak 12, Unben jokatu zen Ohorezko B ligako Eibar R.T eta Ourense R.C taldeen norgehiagoka.

Eibartarren interesentzako oso partidu zaila zen, Ourense oso ondo zetorrelako eta 3/4ean joko ona eta aurrelari handi eta indartsuak zituelako. Honen aurrean eibartarrek haien ratxarekin jarraitu nahi zuten.

Eguerdiko 12etan, eguraldi oso euritsuarekin, eibartarrek oso ondo hasi zuten partidua, eta handik minutu gutxira haien lehenengo entsegua lortu zuten, oso jokaldi bikain baten ondorioz. 5-0. Sorpresa ikaragarri honen ondoren, partidua berdindu egin zen bi taldeentzat baina denbora gutxira eibartarrek akatsak egiten hasi ziren eta hainbat plakajetan huts egin eta gero, kanpotarren lehenengo entsegua etorriko zen. 5-5. Hori dela eta, eibartarrak kaos batean murgildu ziren eta bi txartel hori ikusi zituzten, 13 jokalarirekin geldituz zelaian. Hori oso ondo aprobetxatu zuten kanpotarrek eta beste entsegu bat egitea lortu zuten, atseden denboran 5-12 lortu.

Bigarren zatiak bi taldeei eman zien hainbat aukera, eta bi taldeek hainbat kolpe ordaindu zituzten. Hauek transformatuak izanik 11-18ko emaitza lortu zuten bi taldeek. Honela bukatu zen partidua, eibartarren hainbat akatsekin eta arima faltarekin. Eguraldi txarrak ere ez zuen batere lagundu. Gutxienez punto bonusa lortu zuten, honela denboraldia bukatu baino bi partido lehenago salbatuak geratuz.

Honek lasaitasuna eman arren, bi partido ditugu jokatzeke eta ezin ditugu besoak jaitsi.

AUPA MUTILAK

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.