• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Nesken partida Hernaniren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 21:59etan

Igande honetan martxoak 12, EzDok Eibar Rugby Taldeko neskek Euskal Ligako beste partidu bat jokatu dute Hernaniren aurka Unben.

Hiru partidu jarraian galdu ostean, eibarko neskek egoera hau aldatu behar zuten, beraz ezinbestekoa zen asteburu honetan irabaztea.

Partidua ez zen bat ere ez erraza aurreikusten. Alde batetik, eibartarrek talde gogor bati egin behar zioten aurre. Bestetik eguraldia kaxkarra zen, euri, haize eta hotz askorekin.

Atakatzerako orduan, bai aurrelariak bai 3/4ko neskak oso partehartzaile aritu ziren. Jokalariek laguntza lan bikaina egin zuten eta horri esker ruck- etan baloia mantentzeaz gain, zelaian fasez fase metro asko irabaztea lortu zuten.

Defentsan oso ordenatuta jokatu zuten eta plakatzen fin aritu ziren, aurrera zuten guztia lurrera bota baitzuten. Horrez gain hainbag baloi lapurtzea lortu zuten contraruck-en bidez. Izandako komunikazio ona ezinbestekoa izan zen partidua irabazteko.

Hurrengo igandean EzDok Eibar Rugby Taldeko neskak Gaztediren aurka jokatuko dute Gamarran.

Aupa neskak! Segi horrela!

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.