• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Ez Dok Eibar Rugby Taldeko kronika Gaztediren aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2017(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 22:22etan

Igandean, martxoak 5, Ezdok Eibar Rugby Taldeko neskek Euskal Ligako partidu berri bat jokatu zuten Gaztediren aurka.

Aurreko astean Durangoren aurka galduteko partiduaren ostean, eibarko neskek gogotsu egiten zioten aurre gaztediren aurkako partiduari, aurreko partiduko jokoa hobetzeko asmoz. Eibartarrek ez zuten baloiaz gosatzen aukera handirik izan, eta ez ziren izandako aukera gutxi horiek aprobetxatzeko gai izan.

Partiduan gehienbat defentsan aritu ziren etxekoak, etaa hemen lan ona egin zuten. Nahiko ordenatuta mantendu ziren eta gasteiztarren joko jarraitua gelditzeko gai izan ziren. Dena dela, hainbat lapurtzeko aukera izan zuten baina ez zuten lortu rucketan intentsitate falta baitzeukaten.

Partidua amaituta, markagailuak 0-37 batean geratu zen, gazteiztarren alde.

Hurrengo astean Ezdok Eibar Rugby Taldeko neskek Hernaniren aurka jokatzen dute 13.30etan Unben, mutilen Avia Rugby Taldeak 12.00etan jokatzen duen partiduaren ostean. Unben egongo gara zuen zain, animatu zaitezte eta igo bertara rugbiaz gosatzera!

Aupa neskak!

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.