• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Avia Eibar Rugby taldeak beste garaipena lortu zuen igandean PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 14:41etan

 

Pasa den Otsailaren 18an, 16.30etan, Unben, Ohorezko B ligako Avia Eibar R.T eta Durangoren arteko norgehiagoka jokatu zen.
Partidua oso zaila zela bazekiten eibartarrek, kontuan hartuta haien zelaian galdu egin zutela azkenengoz eta baita, aurreko norgehiagokoan ligako talde indartsu bati irabazi zietelako. Horregaitik, etxekoek ezin zuten kontzentrazioa galdu eta gogotsu jokatzeko beharra zuten, entsegurik ez jasotzeko.
Partidua ezin izan zen hobeto hasi, hirugarren minutuan Malabek lortu zuen eibartarrentzako lehenengo entsegua, eta Gaizkak ezituen beste bi puntuak barkatu, entsegua transformatuz. Minutuak aurrera zioazen einean, eibartarrak ondo aritu ziren defentsan eta ez zieten durangokoei aukera txikiena utzi. 7.minutuan Drissek beste entsegu bat lortu zuen eta markagailua 14-0 geratu zen etxekoen alde. Hortik aurrera, eibartarrek partidua menderatu zuten. Touch jokaldietan ez zituzten baloirik galdu etxekoek eta 3/4 ek oso joko ona egitea lortu zuten. Bigarren zatian, durangotarren erreakzioa espero zen baina eibartarren ahaleginengaitik, ezin izan zuten askorik egin eta 51.minutuan beste entsegu bat egin zuten, bost metroetan lan gogorra egin ondoren.

Durango oso ondo defenditzea lortu zuten, baina hainbat akats ikusi ahal izan zituzten ikusleek. 59.minutuan beste entsegu bat egitea lortu zuten etxekoek, honela, puntu bonusa lortuz. Hau lortzerakoan, durangokoek beraien jokoa egitea lortu zuten pixkanaka, honela, 26-12ko emaitza lortuz 70.minuturako.
Durangotarrak gogor aritu ziren partidua amaitu arte, baina eibartarrek berdina egin zuten. Drissek berriz ensaiatzea lortu zuen eta 32-12ko azken emaitza lortu zuten. Partidua honela, eibartarrek haien lana egin izaneko sentsazioa zuten.
Honela jarraitu behar da emaitzak lortzeko ! Aupa Eibar R.T.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.