• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Nesken partida ZorDuriberen aurka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 23:14etan

Igande honetan, otsailak 19, Ez Dok Eibar Rugby Taldeko neskek Euskal Ligako bigarren partidua jokatu zuten Zornotza/Durango/Uribealdearen aurka Unben.

Bost asteko deskantsua izan ostean, partidua baino egun batzuk lehenago, jokalariak zelaira itzultzeko gogotsu ziruditen baina hau ez zen partiduan izandako jarreran isladatu. Baliteke gehiegizko konfidantzak kontzentrazio falta eragin izana.

Eibartarrek joka azkarra ega jarraia aukeratu zuten eta honi esker baloia zuten bakoitzean zelaian metro asko aurreratzea lortzen zuten. Baina 3 edo 4 faseren ostean, gehienetan ruck eta paseetan izandako akatsen ondorioz baloia galtzen zuten. Honek asko zaildu zuen entsegura iristea.

Atakean ez hainbeste, baina defentsan komunikazio falta handia eman zen, gehienbat partiduaren lehenengo zatian. Nahiz eta defentsa indartsu eta ordenatu bat mantendu, askotan eibartarrak ez ziren aurkarien kokapenaz jabetzen eta jokalariak libre uzten zuten, defentsa gabe, eta honela iritsi ziren bizkaitarren entsegu gehienak.

Ez Dok Eibar Rugby Taldeko neskak gogor jarraitu behar dute lanean aurreko Amaiur Ligako emaitzak lortzeko, ez baita erraza izango.

Animo neskak!

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.