• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Azpiko mailen kronikak PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 14:49etan

Igande hontan, otsailak 5, gure sub10 eta sub12 taldeak mutrikun jolastu zituzten hainbat partidu etxeko taldearekin batera. Emaitzak alde batera utziz, errugbiaz gozatzeko egun zoragarria izan zuten eta umeek ederki pasa zuten eguraldi eskasa izan harren.

 

Igande honetan, otsailak 5, Eibar Rugby Taldeko sub14ko gazteek ligako beste partidu bat jokatu zuten Gaztediren aurka goizeko 11.30etan Gasteizen.

Eibarko jokalarial guztiz motibatuta iritsi ziren Arabako hiriburura, aurreko partiduetan izandako jokoa erakusten jarraitzeko asmoz.

Klimatologia ez zen jokalarien alde egon, goiza hotza eta euritsua izan eta horrek jokalariengan eragin zuen. Defentsan nahiz eta nahiko ordenatuta jokatu, plakaje falta somatu zen. Atakean aldiz, balioa izan zuten uneetan zelaian aurrera egitea lortu zuten arren, baloi asko galdu zituzte pase txarrak zirela eta. Behin izan bazen ere, eibartarrak entsegura iristea lortu zuten.

Hurrengo asteburuan deskantsu dutela eta, bi aste hauetan akats hauek zuzentzeko gogor arituko dira lanean, orain arte bezala zelaian indartsu aritzeko.

Aupa Eibar!

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.