• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Burgosen aurkako kronika PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 14:21etan

Pasa den zapatuan, 16:45tan, burgosko San Amaro errugby zelaian, Ohorezko B mailako partida bat jokatu zen, UBU Clinic Aparejadores de Burgos eta Avia Eibar Rugby Taldearen artekoa.

Eibar Burgosera garaipenaren bidean jarraitzeko asmotan azaldu zen, baina bazekiten zail izango zutela etxeko taldeak partida danak irabazi dituelako denboraldi honetan eta ia guztietan erasoko bonusa lortu duelako.

Eguraldi txarra zen arratsalde hartan Burgosen errugbyan jokatzeko, euri eta haizea zirela eta eskura jokatzea zail izango zela iragartzen zen. Gauzak horrela epaileak partidari hasiera eman zion, etxeko taldea erasoan sendo hasi zen, hala ere eibartarrek beraien aukerak aprobetxatu zituzten eta touchetik abiatutako jokaldi bat aprobetxatuz lehen entsegua lortu zuten, markagailuan 0-5 jarriz.

alt

Burgostarrak ez ziren kikildu eta segituan erasoan hasi ziren berriz ere, markagailua berehala berdindu zuten eta lehen zatian 3 entsegu gauzatzea lortu zuten, beraz atsedenaldira 17-5 joan ziren markagailuan. Etxeko taldeak nagusitasun handiz irabazi zuen norgehiagoka, nahiz eta eibartarrek susto pare bat eman ikasteko gauza asko dituztela agerian da. Azken emaitza 43-5 izan zen.

Hurrengo norgehiagoka ondo prestatu behar izango dute eta hobeto jokatu beharko dute eibartarrek irabazi nahi badute.

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.