• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Senior taldeak garaipen boladarekin jarraitzen du PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2017(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 22:42etan
Pasa den zapatuan, urtarrilak 28, arratsaldeko 4tan ohorezko B mailako partida bat jokatu zen Unbe kirol instalakuntzetako erdiko zelaian. Partida Avia Eibar Rugby Taldearen eta Salvadorren artekoa izan zen.

Bi taldeentzat oso garrantzitsua zen garaipena lortzea, jaitsiera postuetatik gertu dauden taldeak direnez garaipenak arriskutik pixka bat aldendu ahal zituen eta beste taldea jaitsiera postuetan sartu. Eibarra goraka datorren taldea da azken jaurdunaldietan lortutako garaipenak direla eta, hala ere, bere horretan jarraitu behar dute, behin betiko jaitsiera postuetatik aldendu eta helburua lortu ahal izateko. Norgehiagoka serio hasi zuten eibartar gazteek, defentsa lan bikain bat erakutsi zuten armaginek Salvadorren saihakera guztiak ezerezean utzita. Zigor kolpe ugari egin zituzten eibartarrek eta horren ondorioz lehen zati ia gehiena defentsan pasatu behar izan zuten.

Lehen zatian 15 zigor kolpe baino gehiago izan zituen kontran etxeko taldeak eta bi txartel hori ere ikusi zituen. Egoera horretan erasorako aukera gutxi izan zituen Eibarrek, hala ere entsegu bat egitea lortu zuen Mauroren eskutik eta atsedenaldira 7-0 joan ziren Gaizkak ostikoa gauzatu ondoren.

Bigarren zatian zigor kolpe gutxiago egin zituzten eta defentsa lan on bat egin ondoren baloiaren jabetza izatea lortu zuten eta horrekin batera partidan nagusitzen hasi ziren. Bi zigor kolpe gauzatu eta Augustoren entseguaren ondoren markagailuan 18-0 jarri zuten eta garaipena ongi bideratuta utzi zuten eibartarrek.

Melean nagusitu ziren eta bere touchak lortu zituen, hala ere Valladolidekoen touchak gaizki defendituak izan ziren. Argi dago entrenatzeko eta hobetzeko asko geratzen dela, baina bide horretan jarraituta beheko taldeeri irabazi ahal izango die eta zeinek daki goiko taldeeri susto bat eman.

Aupa Eibar!!

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.