• Decrease font size
  • Default font size
  • Increase font size
  • default color
  • color3 color
Senior b taldearen denboraldiko lehenengo partida, ta lehenengo garaipena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 02-(e)an 21:39etan

Asteburu honetan Euskal ligako 2. Mailako partidua egon da Zornotzan, Avia Eibar Rugby taldea b eta Zornotzaren artean. Nahiz eta lehenengo norgehiagoka izan talde honen aurka, baloiaren jabetza mantentzea asko kostatu zitzaion Avia Eibar Rugby taldekoei. Arazo hau izan arren, Zornotzako taldearen akatsez baliatuz baloiaren jabetza berreskuratu eta aurrera jarraitzea lortu zuten.

 

Partidu osoan zehar Zornotzakoak markagailuan aurretik joan ziren, baina berreskuratutako baloi batzuei esker eibartarrak puntu batera jarri ziren. Azkenengo transformazioari esker, emaitzari buelta eman zien eta norgehiagoka honetatik irabazle irten ziren Avia Eibar Rugby taldeko mutilak. Partidua 13-14 amaitu zen.

Partidu honetan jokalari hauek jolastu zuten: Unai Cabanzon, Mikel Korta, Lazkano, Peri, Iker iriondo, Alex, Urtzi, Alberto, Gaizka Okaña, Markel Larruskain, Igor Sendino, Iñaki Arrizabalaga, Txibi, Kiru, Arribi

 
facebook_eusk
bazkide01
venajugar

Gure babeslea izan nahi duzu?

usr_10

Klubari zure babesa eman nahi badiozu, bete ezazu jarraian aurkituko duzun inprimakia, ez zara damutuko!

Egin zaitez Eibar Rugby Taldeko bazkidea

usr_11

Animatu eta egin zaitez klubaren bazkide, zure babesa asko eskertuko dugu. Bete ezazu inprimakia, ez zara damutuko!

Iradokizun Postontzia

pie_buzonEdozein iradokizun edo gauzaren bat faltan somatzen baduzu, zure proposamena bidali, Web orria hobetzen joateko.
Iradokizuna Bidali
Milaesker zure laguntzagatik.